Páginas

domingo, 12 de mayo de 2013

Scratch

Interneten aurkitzen dugun tresna honek hezkuntza munduan erabiltzeko izugarrizko potentziala dauka. Ikasleak beraien lanen "programatzaile" bihurtzen dira. Oso modu erraz eta intuitiboan programatu dezakegu eta animazioak, jokoak, musika... egin. Erabiltzaileari aukera askoko mundu berri bat zabaltzen dio.



Irakaskuntzarako oso interesgarria da ikasleentzako oso tresna motibagarria baita eta ikasgai guztietan erabili baitezakegu. Gainera tresna honen bitartez,ikasleek irakaslea beraiek lortu edo ikasi nahi dutenerako "laguntzailetzat" hartzen dute eta hau izan beharko litzateke nire ustetan irakaslearen papera: ikasleek benetan nahi dutena ikasteko laguntzaile edo aholkulari papera.

Beheko helbidean klikatuz, nik egindako proiektu bat ikus dezakezu:
http://scratch.mit.edu/projects/10172644/

sábado, 12 de enero de 2013

Bideotutorialak


Screencast-o-matic aplikazioarekin, bideotutorialak egitea oso erraza da. Nahi duzun marko tamaina aukeratu dezakezu eta 15 minuturainoko bideoak egin ditzakezu! Baliabide interesgarria da ikasleekin lan egiteko. Adibidez, beraiek protagonista izan daitezke eta beste ikaskideei zuzendutako bideotutorialak egin ditzakete. Modu honetan, azalpenak nola egin, hizkuntzaren zuzentasuna, egokitasuna... eta abar landu daitezke adibidez.



Hurrengo estekan klikatuz, aipaturiko programa erabiliz egin dudan bideotutoriala ikus dezakezu: voki bat nola sortu eta publikatu azaltzen duen bideotutoriala.

http://screencast-o-matic.com/watch/cIVlXpVjCm

sábado, 5 de enero de 2013

Pestalozzi eskola alternatiboa

Hurrengo bideo honetan, Rebeca eta Mauricio Wild senar emazteek pedagogia mota ezberdin batean oinarrituz, Ekuadorren sortu zuten eskolari buruzko bideoa duzu ikusgai. Eskola ez zuzentzailean oinarritzen dira, hau da, irakasleen papera, ez da ikasleak zuzendu eta hauei edukiak transmititzearena. Irakasleak ikasleen ekintza espontaneoaren jarraitzaileak edo laguntzaileak dira. Garrantzitsuena, ikasleei beraien garapenera egokitutako espazio aproposak eta materialak eskaintzea omen da eta horrela, norbera da bere ikaskuntza gidatzen duena. Pedagogia guztiz berritzailea eta interesgarria nere ustetan.


Hiru zatitako dokumentala da, beste biak ikusi nahi izanez gero, youtuben bila ditzakezu.

viernes, 4 de enero de 2013

Avatar hizlaria edo vokia

Web 2.0 ko beste tresna bat eskaintzen digu voki.com helbideak. Bertan, pertsonaia edo avatar ezberdinak sortu ditzakegu eta testu bat eman prozesatu dezaten. Euskaraz ere hitz egiten dute!


Web orrian begiratuz gero, vokiak erabiliz ikasleekin landu daitezkeen programazio ugari aurki ditzakezu eta ez soilik hizkuntzak ikasteko, edozein ikasgairako baizik.

Hona hemen nik sortutako vokia:

miércoles, 2 de enero de 2013

Denbora lerroak

Denbora lerroak baliabide didaktiko aproposak dira ikasleak denboraren joan-etorriez ohartzeko. TimeRime tresnaren bitartez, ikasleek euren denbora lerroak egin ditzakete, esaterako beraien bizitzakoa, egunean egin dutenari buruzkoa, aste konkretu batekoa... eta gertaera konkretuei irudiak, musika, bideoak... atxiki ditzakete lan erakargarriago eta ulerterrazagoak lortuz.


Hurrengo esteka honetan, rockaren bilakerari buruzko denbora lerro bat aurkituko duzu, adibide gisa TimeRime programarekin egin dudana:

http://timerime.com/es/linea_de_tiempo/1651810/Rockaren+bilakaera/

sábado, 29 de diciembre de 2012

Poster digitalak egitea

Glogster deituriko programak, diseinu aldetik aukera pilo bat dituen posterrak egitea ahalbidetzen digu. Poster edo mural hauetan, bideoak, musika, irudiak, testua... sar daitezke gainera eta ikasleentzat oso motibagarria izateaz gain sormena lantzeko tresna baliagarria dela uste dut.


Hurrengo irudian sakatzen baduzu olentzero gaitzat harturik prestatu dudan "gloga" aurkitu dezakezu:

Komikiak sortzeko tresna

Pixton programarekin adibidez, komikiak egin daitezke nahiko modu intuitiboan eta tresna interesgarria da gaztetxoenekin erabiltzeko. Irudian sakatuz, pixtonen helbidera joko duzu:


Hurrengo estekan nik egindako komiki bat ikusi daiteke adibide gisa:

http://www.pixton.com/es/embed/0mzb6ivc