Páginas

Hausnarketa

Ikasgaiko irakasle den Jon Bustillok hainbat testu eta bideo pasa dizkigu irakurri eta ikusteko. Esan beharra daukat oso interesgarriak iruditu zaizkidala eta harrapatu nauen bizitzako momentu honetan (ama izan berritan) gauza asko berriz pentsaraztera bultzatu nautela.

Hurrengo esteka honetan aurki ditzakezue irakurgaien erreferentziak eta bideoak, Jon Bustillok ikasgaia kudeatzeko duen blogean, hain zuen:

http://tekberriak.wordpress.com/egin-beharreko-irakurketak-bideo-ikusketak/

Bestalde, blogean noizbehinka eskegitzen dituen bideoak ere guztiz interesgarriak aurkitu ditut. Batez ere, hezkuntza sistemaren arazoez hausnartzeko baliogarriak izan zaizkit eta baita hobetzeko zein modu egon daitezkeen jakiteko ere. Irakasle "orojakilea"-ren papera behingoz baztertu beharra daukagu eta ikasleen interesei jarraitu.

Linoit programako "kortxo" batean jarri ditut egindako hausnarketaren ideia nagusiak. Ikusteko hurrengo irudian klikatu dezakezu:


1 comentario:

  1. Mila esker egindako ekarpenagatik ;-) Zure baimenaz... honen berri jarriko dut klaseko blogunean ;-)

    ResponderEliminar