Páginas

sábado, 29 de diciembre de 2012

Poster digitalak egitea

Glogster deituriko programak, diseinu aldetik aukera pilo bat dituen posterrak egitea ahalbidetzen digu. Poster edo mural hauetan, bideoak, musika, irudiak, testua... sar daitezke gainera eta ikasleentzat oso motibagarria izateaz gain sormena lantzeko tresna baliagarria dela uste dut.


Hurrengo irudian sakatzen baduzu olentzero gaitzat harturik prestatu dudan "gloga" aurkitu dezakezu:

Komikiak sortzeko tresna

Pixton programarekin adibidez, komikiak egin daitezke nahiko modu intuitiboan eta tresna interesgarria da gaztetxoenekin erabiltzeko. Irudian sakatuz, pixtonen helbidera joko duzu:


Hurrengo estekan nik egindako komiki bat ikusi daiteke adibide gisa:

http://www.pixton.com/es/embed/0mzb6ivc

Baliabide didaktikoak



Blog honetan ikasleekin erabili ditzakegun hainbat baliabide didaktiko aurkituko dituzu. Ordenagailuak ez dira informazioa eskuratzeko tresnak soilik, ikuspuntu hori oso mugatua litzateke. Lortu behar duguna, ikasleak ordenagailuak beraien kabuz erabiltzea  da gauzak sortzeko: musika, marrazkiak, aplikazioa berriak... Sormena lantzea hain zuzen.

jueves, 27 de diciembre de 2012

Blogaren barrunbeak ezagutuz



Blog honetan Gasteizko Magisteritza Eskolako "Hezkuntzari bideraturiko Teknologia Berriak" ikasgaian landu, aztertu eta hausnarturikoak azalduko ditut. Bestalde, hainbat baliabide didaktikoren erakusleiho izatea du helburu, hauekin edozein irakaslek bere ikasleekin proiektu eta lan desberdinak egitera animatuz. Bloga sortzeko Blogger erabiliko dut.
Ea behingoz blog bat kudeatzen ikasten dudan...