Páginas

sábado, 12 de enero de 2013

Bideotutorialak


Screencast-o-matic aplikazioarekin, bideotutorialak egitea oso erraza da. Nahi duzun marko tamaina aukeratu dezakezu eta 15 minuturainoko bideoak egin ditzakezu! Baliabide interesgarria da ikasleekin lan egiteko. Adibidez, beraiek protagonista izan daitezke eta beste ikaskideei zuzendutako bideotutorialak egin ditzakete. Modu honetan, azalpenak nola egin, hizkuntzaren zuzentasuna, egokitasuna... eta abar landu daitezke adibidez.



Hurrengo estekan klikatuz, aipaturiko programa erabiliz egin dudan bideotutoriala ikus dezakezu: voki bat nola sortu eta publikatu azaltzen duen bideotutoriala.

http://screencast-o-matic.com/watch/cIVlXpVjCm

sábado, 5 de enero de 2013

Pestalozzi eskola alternatiboa

Hurrengo bideo honetan, Rebeca eta Mauricio Wild senar emazteek pedagogia mota ezberdin batean oinarrituz, Ekuadorren sortu zuten eskolari buruzko bideoa duzu ikusgai. Eskola ez zuzentzailean oinarritzen dira, hau da, irakasleen papera, ez da ikasleak zuzendu eta hauei edukiak transmititzearena. Irakasleak ikasleen ekintza espontaneoaren jarraitzaileak edo laguntzaileak dira. Garrantzitsuena, ikasleei beraien garapenera egokitutako espazio aproposak eta materialak eskaintzea omen da eta horrela, norbera da bere ikaskuntza gidatzen duena. Pedagogia guztiz berritzailea eta interesgarria nere ustetan.


Hiru zatitako dokumentala da, beste biak ikusi nahi izanez gero, youtuben bila ditzakezu.

viernes, 4 de enero de 2013

Avatar hizlaria edo vokia

Web 2.0 ko beste tresna bat eskaintzen digu voki.com helbideak. Bertan, pertsonaia edo avatar ezberdinak sortu ditzakegu eta testu bat eman prozesatu dezaten. Euskaraz ere hitz egiten dute!


Web orrian begiratuz gero, vokiak erabiliz ikasleekin landu daitezkeen programazio ugari aurki ditzakezu eta ez soilik hizkuntzak ikasteko, edozein ikasgairako baizik.

Hona hemen nik sortutako vokia:

miércoles, 2 de enero de 2013

Denbora lerroak

Denbora lerroak baliabide didaktiko aproposak dira ikasleak denboraren joan-etorriez ohartzeko. TimeRime tresnaren bitartez, ikasleek euren denbora lerroak egin ditzakete, esaterako beraien bizitzakoa, egunean egin dutenari buruzkoa, aste konkretu batekoa... eta gertaera konkretuei irudiak, musika, bideoak... atxiki ditzakete lan erakargarriago eta ulerterrazagoak lortuz.


Hurrengo esteka honetan, rockaren bilakerari buruzko denbora lerro bat aurkituko duzu, adibide gisa TimeRime programarekin egin dudana:

http://timerime.com/es/linea_de_tiempo/1651810/Rockaren+bilakaera/